XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

c) Inbertsio prozesuaren barruan sartutako inbertsioak burutzeko denboraren banaketa, aipatutako inbertsioak osatzen dituzten elementuak funtzionamenduan sartzeko datak adieraz.

d) Kontrataturiko zenbatekoa, finantziatzeko modua eta ordaintzeko era.

e) Enpresan bertan fabrikatu edo eraikitako ibilgetuen kasuan, aurrekontu zenbatekoa azalduko da.

6. Artikulua. Foru Agindu honetako 2. artikuluan aurrikusitako epean jakinerazpena ez aurkezteak 6/1988 (er. 88/6) Foru Arauak ezarritako hobarietaz gozatzeko eskubidea galtzea ekarriko du, hura garatzen duen 42/1988 (er. 88/ 57) Foru Dekretuko 10. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinerazpena egin ondoren 6/1988 Foru Arauan ezarritako hobariak zuzenean aplikatuko dituzte interesatuek dagozkien aitorpenetan.

Xedapen Iragankorra. Foru Agindu honetako 3. artikuluan ikusitako jakinerazpen eredua aurkezteko epea baino lehen Uztailaren 14eko 6/1988ko Foru Arauko 4. artikuluan ezarritakoaren arabera hobaria duten ekintza eta kontratuak direla eta Ondare Transmisio eta Ekintza Juridiko Dokumentatuei buruzko Zergagatiko autolikidazioak aurkeztu dituzten Pertsona edo Entitateek, soberakinez sartutako kuoten itzulketa eskatuko dute, aipatutako jakinerazpena aurkezten den datatik kontaturiko gehienezko hilabeteko epean.

Horretarako Foru Arau honetako 3. artikuluko b) hizkiko azken pasarteak aipatzen duen fotokopia aurkeztu beharra egongo da.

Xedapen Derogatzailea. Derogaturik geratzen da abenduaren 1eko 612/1988 (er. 88/134) Foru Agindua, uztailaren 14eko 6/1988 Foru Arauak onartutako hobari fiskaletara bildutako inbertsioen jakinerazpen eredua onartzeari buruzkoa.